English | Français | Euskera | Català | Castellano
Galdaketarako produktu
Produktu-bilaketa:


Moldaketarako osagarriak

Moldeatze hezea

Bentonita: Moldeatze hezean eransgarri bezala erabiltzen den "buztin" montmorillonita.

Hulla: Karbono dizdiratsua lortzeko erabiltzen den ikatz produktu fina, hondarrarekin nahastuz piezaren gainazala hobetzen du.

Arebond: Bentonita bereziekin aglomeratutako silize hondar oso fina ( 110 AFA ). Azkar erabiltzeko hornitzen da eta prezisio handia behar duten lanetan egokia da, adibidez, aluminiozko eta brontzezko lan artistikoetan.

Plastibond: "Arto" jatorria duen produktu fina, molde hezeen propietateak hobetzeko erabiltzen da. Produktu honen erabilerak moldeen erresistentzia, iragazkortasuna eta plastikotasunaren gorakada dakar. Erretentzio ahalmena ere handitzen du, moldeatze eta metal isuriaren arteko tartea luzea denean.

Albanex: Zerroak eta dartak saihesteko produktua.

Kaxa hotzeko osagarriak

Gehigarriak: Piezen gainazaleko itxura hobetzeko erabiltzen dira, azpimagarrienak; Ferranex eta Veinseal produktuak, hulla pikortatua eta magnetitak.

Agente banatzaileak: Molde eta kaxaren arteko itsatsia saihesteko erabiltzen diren siloxano eta aluminioan oinarritutako agente likidoak.

Friocol: Moldeak batu eta berreskuratzeko kola.

Mastike: Ekoizpen akatsak dituzten moldeak berreskuratzeko ore erregaitza.

Kaxa beroko osagarriak

Agente banatzaileak: eta kaxaren itsatsia saihesteko silikonetan oinarritutako agente likidoak.

Termocol: Moldeak elkartu eta zuzentzeko bero-eragin kola.

Berez gogortutako sistemak

Agente banatzaileak: Hondarraren eta moldearen arteko itsatsia saihesteko agente likidoak. Ezko eta aluminio pastetan oinarrituak.

Dikaflex: Moldearen zati biak izteko erabiltzen den plastikozko lokarria. Metal urtuak eragindako isuriak saihesten ditu. Piezaren garbiketan lana gutxitzen du, eta horrela, kaxaren iraupena handitu.

Plastikozko lokarria / hodia: Metal urtuaren isuriaz moldetan sortutako gasen irteera errazten duen hodi huts eta malgua. 2 eta 30 mm bitarteko diametrotan merkaturatzen dena.

Friocol: Moldeen muntaketan eta berreskurapenean erabiltzen den kola.

MA hondargabetzea: Materia organiko eta inorganikoen arteko kolore gorrizko nahasketa da. Honek, pilatze prozesuan, silikato sodikoaren bitartez, moldeen hondargabetzea hobetzen du.

Kokilla

KOKILLESCHLICHTE KS-ak egonkortasun termiko handia duten produktu likidoak dira. Grabitate eta presio baxuen bitartez, Magnesio eta Aluminiozko piezen ekoizpenean erabiltzen dira, isolatzaile bezala. Produktu hauen erabileraz gainazal berezidun piezak lortzen dira eta kokillen bizitza luzatzen da.

BULEGO NAGUSIAK - FABRIKA
B Boroa, s/n Apdo. 35
48340 Amorebieta (Bizkaia) ESPAINIA
Tel: +34 94 673 08 58
Fax: +34 94 673 34 54
ilarduya@ilarduya.com

DELEGAZIOA: MADRID
P.L. Cobo Calleja Ponferrada 31
28941 Fuenlabrada (Madrid) ESPAINIA
Tel: +34 91 642 10 25
Fax: +34 91 642 09 97
madrid@ilarduya.com

DELEGAZIOA: BARCELONA
P.L. Can Sunyer N-II Km 592
08740 S. Andrés de la Barca (Barcelona) ESPAINIA
Tel: +34 93 653 04 23
Fax: +34 93 682 18 72
barcelona@ilarduya.com