English | Français | Euskera | Català | Castellano
Galdaketarako produktu
Produktu-bilaketa:


Burdin aleazioak

Labe elektrikoa

Gure enpresak labe elektriko eta isuriketa arlorako burdin aleazio egokituen aukera handia eskaintzen du. Aleazio hauek tamaina ezberdinetan aurkezten dira eta fundizioaren propietatek aldatzeko gaitasuna daukate. 25 kg-ko poltsetan eta 0.5 kg metal pisu garbiko poltsa txikietan merkaturatzen dira.


Burdin silizioa: silizioak fundizioko karbonoaren grafitizazioa hobetzen du. Burdina herdoilgabetu eta inokulatzaile bezala jokatzen du grafitoaren prezipitazioa finduz eta zuzenduz , horrela piezaren propietate mekanikoak hobetzen ditu, piezaren muturretan zuriketa baztertuz.

Burdin manganesoa: manganesoa fundizioko sufrearekin konbinatzen da, trakzio erresistentzia eta Brinell gogortasuna handitzen dituelarik.

Burdin Kromoa: grafitizantearen aurkakoa, eta ale fintzailea. Trakzio, flexio, korrosio, higadura... erresistentziak hobetzen ditu. %1 eta 2 artean bero erresistentzia hobetzen du.

Kobre: egitura perlitikoa lortzen du ale leunduz. Trakzio eta gogortasun erresistentziak hobetzen ditu. Piezaren gogortasuna homogeneizatzen du.

Burdin molibdenoa: trakzio erresistentzia nabarmenki handitzen du. Iraunkortasuna, gogortasun altua eta higadura erresistentzia handiak ematen ditu.

Nikel: grafitizazio osagaia, galdaketan erresistentzia handia, trinkoa eta dentsoa eragingo ditu. Piezaren lodiera maila ezberdinetan ezaugarri mekanikoak homogeneizatzen ditu. Piezen makinagarritasuna hobetzen du.

Kaltzio karburoa: burdina desulfuratzeko erabiltzen den produktua.

Grafito eta birkarburatzaileak: karbonoa gehitzeko osagaiak dira.

Kubilote labea

Funditzaileari osagaien doiketa errazteko, Ilarduyak BRIKETEN fabrikazioa garatu du, labearen ahoan ezartzen direnak. Briketen erabilerak ondorengo abantailak dakartza:






  • Dosifikazio zehatza briketa bakoitzak Kilo bat osagai aleatu izateagatik.
  • Pisatze prozesuko akatsen saihespena.
  • Partikula mehe eta hautsen desegitea.
  • Identifikazio erraza kolore ezberdinei esker.
  • Biltegiaren gutxitzea.
  • Kubilotearen errendimendu altuak.
Siliziozko briketak: silizioak grafitizante osagai bezala jokatzen du, burdina desoxidatuz eta grafitoa ugarituz. Honela, isurgarritasuna handitu eta mekanizazio propietateak errazten ditu.

Manganesozko briketak: manganesoak sufrearen edukia jaisten du burdin sulfuroaren agerpena saihestuz, burdinarentzat konposatu kaltegarria dena. Manganesoak ale finean egitura perlitikoa sortuko du.

Kromozko briketak: Kromo grafitizantearen aurkakoa eta ale fintzailea da. Elementu kimiko honek, trakzio, flexio, korrosio, higidura... erresistentziak hobetzen ditu. %1 eta %2 bitarteko portzentaien bero erresistentziak hobetzen du.

Karburo Siliziozko briketak: karbonoa eta silizioa dakartza. Zametan altzairu portzentaia handiagoa erabiltzea onartzen du. Desoxidante ona da. Isurgarritasuna eta piezen mekanizazioan erraztasuna hobetzen du.

Fosforo briketak: burdin likidoaren isurgarritasuna eta higadura erresistentzia hobetzen ditu. Portzentaia handiekin urtutako piezetan hauskortasuna gerta daiteke.

Espato Fluoro briketak: (labe / kubilote)ra eransteak desulfurazioa eragiten du, hondakina jariotu eta urtutako burdinaren tenperatura hobetzen du. Karga metalikoaren arabera %1-etik 2-ra gehitzea gomendatzen da.

BULEGO NAGUSIAK - FABRIKA
B Boroa, s/n Apdo. 35
48340 Amorebieta (Bizkaia) ESPAINIA
Tel: +34 94 673 08 58
Fax: +34 94 673 34 54
ilarduya@ilarduya.com

DELEGAZIOA: MADRID
P.L. Cobo Calleja Ponferrada 31
28941 Fuenlabrada (Madrid) ESPAINIA
Tel: +34 91 642 10 25
Fax: +34 91 642 09 97
madrid@ilarduya.com

DELEGAZIOA: BARCELONA
P.L. Can Sunyer N-II Km 592
08740 S. Andrés de la Barca (Barcelona) ESPAINIA
Tel: +34 93 653 04 23
Fax: +34 93 682 18 72
barcelona@ilarduya.com