Kaxa beroko prozesuak
Hondar aurre-estalia

Ilarduyak hondar aurre-estalietan aukera zabala eskaintzen du. Hondar mota hau erretxina fenolikoz osaturiko kapa fin batez estalia dagoen siliziozko hondarra da eta moldeen fabrikazioan erabiltzen da, Shell moulding edo Croning prozezua molde bero batean hondar aurre-estalia jartzean datza. Prozesu honetan prestatutako moldeak erresistentzi mekaniko handia garatzen dute eta lortzen diren piezak beraien gainazalaren itxuragatik eta prezisio dimentsionalagatik bereizten dira.
Hondar aurre-estaliaren diseinua funditu nahi den piezaren araberakoa izango da. Moldearen forma, funditzeko aleazio mota eta piezaren gainazalaren kalitateak hondarraren AFA (tamainu), organiko kantitatea eta aditiboen presentzia; magnetita, cromita etab adibidez determinatuko ditu.
Hondar aurre-estaliaren bizia eta biltegiratzea mugagabeak dira eta duen jariotasun handiari esker mota guztietako modeloak bete daitezke.
Nahasketa hezeak
Kaxa Beroko prozesua bero bitartez gogortzen den teknika da eta 220°C inguruko herraminta bero baten barrura, aire edo betetze bidez, nahasketa heze bat (hondarra, erretxina eta gogortzailea) sartzean datza. Nahasketa hau lantegi eta edozein nahastatzaile motarekin presta daiteke. Giro-tenperaturan, gogortzaileak erreakzio gabe egongo dira eta molde beroa ukituz, modu arin batean atalbanatuko dira polikondentsaziorako beharrezkoak diren azidoak askatuz, erreakzioa gertatu dadin. Noizean behin, hirugarren osagai bat gehitzen zaio, "mantentzailea". Mantentzaileak moldearen eta kaxaren arteko itsaskortasuna gutxitxen du eta nahasketa hezearen bizitza eta jariotasuna luzatuko ditu.
SANSET erretxinak erresistentzi eta hondar gabetze erraza erakusten ditu eta iturgintza moldeen fabrikazioan gomendatuak dira.
RESITAL erretxinak nitrogeno gabeko erretxina fenolikoak dira, beraien aplikaziorik aipagarriena, berebil industrian, ur eta olio pasoetako moldeen fabrikazioan datza.
Cordis sistema inorganikoa
Sistema aglomeratzaile inorganikoaren igorpenak gutxitzeko bereziki diseinatua da. Cordis generazio berria ura disolbatzaile bakarra izanik; Fosfato, Silikato eta Boratoaren nahasketan oinarritzen da. Erabilitako hare kalitatearen arabera beharrezkoak diren eransgarriak %1.5 eta %3 artean ageri dira. Nahazketa 120°C eta 200°C tenperatura bitarteko herraminta beroaren barruan sartuko da, gero deshidratazio prozesua aire lehor eta beroaren bidez arinagotu egiten da.
Sistemak ez du usainik ezta gasik sortzen, ez moldeen eraketan ezta hauek metal urtuarekin betetzerakoan, horrela piezek ez dute arazorik izango moldeetan sortutako gasengatik. KOKILLA erara, grabitatearen fundizio kasuan, molde metalikoetan desagertutako kondentsazioagatik produktibitatea nabarmen igotzen da.