English | Français | Euskera | Català | Castellano
Galdaketarako produktu
Produktu-bilaketa:


Berez gogortutako prozesuak

Berez gogortutako prozesuak

Sinoterm: HÜTTENES-ALBERTUS teknologian oinarritutako prestakuntza mekaniko eta ingurumen altuko erretxina furanikoak dira. Erresistentzia altuak lortu ditzake aglomeratzaile baxuak gehitzerakoan. Sistemak lan mota guztiak onartzen ditu, gogortze denbora laburrekoak eta luzekoak. Altzairu arloan galdaketarako nitrogeno baxuko erretxinak garatu dira eta kalitate handiko galdaketa esferoildalerako sufre baxuko sistemak.

Sinoterm NS: Altzairu galdaketan erabiltzen diren sufre eta nitrogeno gabeko erretxina fenoliko alkanikoak dira. Moldeaketa, isuriketa eta solidifikazio prozesu lanetan igorpen baxuak izaten dira. Sistema honek hondargabetze erraza eskaintzen du. Altzairuzko piezetan ez da errekarburazio arazorik sortzen eta metalaren tenperaturaren ondorioz arraildurak sortzea oso saila da.

Koldex eta Waselit: Sistema honek oinarri inorganikoa du, Sodio Silikatoan oinarritua, altzairuzko piezetan moldeaketarako bereziki erabiliak. Hondargabetzea errazteko aglomerante gehigarriak daramatza gehiturik, brontze eta aluminio kasuetan. Sistema hauek sistema organiko modernoetan ordezkatuak dira.

PENTEX: Produktibitate handiak onartzen dituen 3 osagaietan oinarritutako Sistema Fenoliko Uretanoa da. Erabili beharreko aglomerante kopurua baxua da eta beste sistema gogortzaileekin konparatuz, luzapena eta desmoldaketaren denbora nabarmen txikiagoa du. Bere osagaietan ez dira sufrea eta fosforoa agertzen.


Sufre baxuko sistema

Alkohol furfurilikoan oinarritutako erretxinak gehienetan azido sulfonikoekin katalizatzen dira. Sufre baxuko sistemek SO2 igorpenen gutxitze handia eragiten dute. Horretaz gain, sistema honek berreskuratutako hondarretan sufrearen maila gutxitzen du, horrela, kalitate handiko pieza esferoidaletan fabrikatzaileei onuragarri gertatzen zaie.

Sufre baxuko sistemen funtzionamenduak ez ditu ohiko sistemak atzeratzen eta sistema hau ezarri duten fundizioek ohiko sufre erdia duten katalizatzaileekin lan egiteko aukera dute. Honela, ingurumenean eta lan segurtasunean aurrerapenak lortzea errazagoa izango dute.

Sistema honen beste ezaugarri bat, zera da, metalaren aldetik sufre xurgatze baxua eta fundizio esferoildalean moldearen inguruko guneetan grafito degenerazioa murriztea.



Grafikoan ikusi daitekeen bezala, nabaria da piezaren inguruan sufre kopurua murrizten dela.

BULEGO NAGUSIAK - FABRIKA
B Boroa, s/n Apdo. 35
48340 Amorebieta (Bizkaia) ESPAINIA
Tel: +34 94 673 08 58
Fax: +34 94 673 34 54
ilarduya@ilarduya.com

DELEGAZIOA: MADRID
P.L. Cobo Calleja Ponferrada 31
28941 Fuenlabrada (Madrid) ESPAINIA
Tel: +34 91 642 10 25
Fax: +34 91 642 09 97
madrid@ilarduya.com

DELEGAZIOA: BARCELONA
P.L. Can Sunyer N-II Km 592
08740 S. Andrés de la Barca (Barcelona) ESPAINIA
Tel: +34 93 653 04 23
Fax: +34 93 682 18 72
barcelona@ilarduya.com