English | Français | Euskera | Català | Castellano
Galdaketarako produktu
Produktu-bilaketa:


Hondar bereziak

Kromita Hondarra

Kromita hondarrak tenperatura altuekin lan egiteko propietate oso onak ditu. Metal likidoaren barneraketari erresistentzia handia aurkezten dio, eta beste hondar mota batzuekin konparatuz, hondar honek urtutako pieza arinago hozten du. Zabalkuntza-termikoa siliziozko hondarra baino askoz baxuagoa dauka, honek hondarraren hedapenak eman ditzaken arazoak gutxitxen ditu. 45-46 AFA (tamainarekin) merkaturatzen da eta oxido hauek aurkitzen dira: Cr2O3: 46%, FeO: 27%, Al2O3: 15% y MgO:10%.

Hondar berezi hau, moldeak egiteko erabiltzen diren prozesu kimiko guztiekin bateragarria da. Gaur egun galdaketa industrian moldeen fabrikaziorako kromita hondarra kantitate handitan erabiltzen da. Mota guztietako altzairuekin aplikatu daiteke eta oso egokia da kromo, kromo-nikel eta manganeso piezekin. Honek abantail bat du, siliziozko hondarrarekin konparatuz oxido manganesoarekin baino gutxiago erreakzionatzen du, honela kiskaltze arazoak gutxituz.

Olivino Hondarra

Galdaketa industrian moldeen fabrikaziorako erabiltzen den hondar berezia da. Manganeso altzairuzko piezen ekoizpenerako egokia da eta siliziozko hondarrarekin konparatuz oxido manganesoarekin baino gutxiago erreakzionatzen du. Olivino hondarraren bero termikoa siliziozkoarena baino txikiagoa da eta talka termikoan erresistentzi handiagoa erakusten du, igorpen arazoak murriztuz. Moldeen ekoizpenerako 50-60 AFA tamaina erabiltzen da. Oxidoetan adierazitako osaketa honako hau da %48 MgO, %41 SiO2 eta %8 Fe2O3.

2-6 mm-tako Olivino alea galdaketa industrian labeen albo isuria ,EBT eta OBT izteko, erabiltzen da. Hondarrak dituen SiO2ak ez dira silizio askedunak, ortosilikato magnesioa (Mg2SiO4) bezala nahastuta agertzen da, beraz, galdaketari erantsitako silizio kantitatea hondakina da.


Zirkonio Hondarra

Zirkonio hondarrak erregaitz propietate, zabalkuntza-termiko baxua eta bero-konduktibitate oso onak aurkezten ditu. Bere osaketa Zirkonio Silikatozkoa (ZrSiO4) da eta gutxi gora behera 2,7gr/cc-ko dentsitatea dauka. Tenperatura altuetara ezarritako moldeak egiteko erabiltzen da, adibidez, altzairu piezak eta galdaketa pieza handiak. Hondar honen ezaugarriei esker veining-a gutxitu edo kendu, burdin/metal moldeetako erreakzioak saihestu eta hozte abiadura prozesua handitzen dira.

Cerabeads Hondarra

Cerabeads hondar sintetikoa da, Alumina Silikatoan oinarritzen dena (3Al2O32SiO2). Errefrakzio, iragazkortasun handia eta zabalkuntza-termiko propietateak zirkonio hondarraren antzekoak ditu. 65 AFA tamaina, 1,7gr/cc-ko dentsitatea eta borobil itxurako aleak dira. Moldaketa prozesu kimiko guztiekin hondar hau bateragarria da. Aproposa da altzairuzko aleazio piezentzako edo eskaera termiko altuekin egindako moldeentzako.

Bauxita Hondarra

Hondar berezi hau fusioaren bitartez lortutako produktua da eta gutxi gora behera %75 Al2O3 dauka. Bauxita hondarrak errefrakzio, iragazkortasun handia eta zabalkuntza-termiko propietate bikainak aurkezten ditu, Kromita hondarraren antzera. Tamaina ezberdinak izan ditzake, arruntena 65 AFA izanik eta 2gr/cc-ko dentsitatea. Zirkonio hondarraren ordezkotzat erabili daiteke eta bere propietate magnetikoei esker siliziozko hondarretik banandu daiteke. Beste berezitasun garrantzitsu bat moldeetan lortutako erresistentzi mekaniko handia da, Kaxa Hotzeko, Beroko eta berez gogorturiko sistema furaniko prozesuetan ikusi daitekeen bezala.

Hondarra Dilatazio termiko lineala [10-6K-1]
20 300C 20 600C 20 800C
Silice 14.0 23.0 17.0
Kromita 7.1 7.5 7.5
Zirkonio 3.4 4.1 4.5
Cerabeads 3.5 4.0 4.3
Bauxita 7.1 7.3 7.2

BULEGO NAGUSIAK - FABRIKA
B Boroa, s/n Apdo. 35
48340 Amorebieta (Bizkaia) ESPAINIA
Tel: +34 94 673 08 58
Fax: +34 94 673 34 54
ilarduya@ilarduya.com

DELEGAZIOA: MADRID
P.L. Cobo Calleja Ponferrada 31
28941 Fuenlabrada (Madrid) ESPAINIA
Tel: +34 91 642 10 25
Fax: +34 91 642 09 97
madrid@ilarduya.com

DELEGAZIOA: BARCELONA
P.L. Can Sunyer N-II Km 592
08740 S. Andrés de la Barca (Barcelona) ESPAINIA
Tel: +34 93 653 04 23
Fax: +34 93 682 18 72
barcelona@ilarduya.com