English | Français | Euskera | Català | Castellano
Galdaketarako produktu
Produktu-bilaketa:


Fusiorako gehigarriak

Nodulizatzaileak

Magnesioa, Zerioa eta Kaltzioa duten siliziozko aleazioei deitzen zaie. Nodulizatzaileen erabilerak grafito laminarra grafito esferoildalean edo bermikularrean eraldatuko du, honela, erresistentzi mekanikoa, luzapena eta materialaren errresistentzia hobetuz.

Ilarduyak tamaina ezberdinak eta Magnesio, Kaltzio eta Lur berezidun konposizio ezberdinak dituen nodulizatzaileak eskaintzen ditu. Gaur egun, "Cored Wire" hariaren bitartezko nodulazioak eskaintzen ditugu, adizio zehatzagoa eta errendimendu handiagoa lortuz.

Galdaketa gehienetan, nodulazio prozesuan erabili beharreko nodulizatzaile egokiaren gaineko lizkarra sortzen da. Hona hemen, nodulizatzailea aukeratzeko kontuan izan beharreko datuak:

Nodulizatzaile mota Tenperatura [C] Koilararen neurriak [H:D] Metal kantitatea [Kg] Tundish cover
< 1480 > 1480 1:1 2:1 < 500 > 500 Bai Ez
FeSiMg 5/6 Ca 1    
FeSiMg 8/10 Ca 2        
FeSiMg 9 Ce 3
FeSiMg 5/6 Tr 0        
FeSiMg 8/10 Tr 0      
FeSiMg 5/6 Ca 2 Tr 2        
FeSiMg 6/7 Ca 3        

Inokulatzaileak

Inokulazioak burdinaren barne estruktura eta propietateak kontrolatzen ditu, kristalizazio nukleoen ugaritzeari esker. Gehigarri honek zuriketarako joera kendu eta erresistentzi mekanikoa eta makinagarritasuna handitzen ditu. Fundizio esferoildalean ere noduloen kopurua handitzen du, estruktura finagoa eta homogeneoagoa lortuz.

Inokulatzailearen aukeraketan hasierako sufre kopuruak (fundizio laminarra), tenperaturak, desagerpen denborak eta adizio metodoak bezalako faktore ezberdinek hartzen dute parte. Inokulatzaile gehigarri hauek Kaltzioa, Barioa, Zirkonioa, Aluminioa eta Estrontzioa duten siliziodun aleazioak dira. Guzti honen aukeraketan Ilarduyako teknikoen aholkua jasoko dute bezeroek.

Aluminioa: Orokorrean burdin silizioan agertzen den inokulazio efektu baxuko elementua da. Bere kopurua %1.5 era murriztu behar da pinhole defektuak sahiesteko moldeatze hezearen bidez ekoiztutako piezetan.

Barioa: Barioa duten inokulatzaileak solidifikazio dembora tarte luzea duten piezentzat interesgarria da. % 3 baino bario kopuru altuagoak ez dira beharrezkoak eta sarra eragin ditzakete.

Kaltzioa: Inakulazio indar ertaina du eta gehienbat Aluminioa eta Barioagaz konbinatzen da. Sufre baxuko ( % 0.03 0.05) fundizio laminarra eta sekzio ertaineko fundizio esferoidaleko kasuetarako interesgarria.

Estrontzioa: Estrontzio % 1 inguru duten inokulatzaileak eragin oso ona dute sufre ertaina eta altua duten sekzio baxuko fundizio laminarretan. Fundizio esferoidaletan nodulizatzailean dagoen lur arraroen kopurua % 1 era murriztu behar da.

Zirkonioa: Zirkonioa duten inokulatzaileak inokulazio eta magulketari erresistentzia propietate oso ona dute. Hare kimikoen bitartez datorren Nitrogenoa neutraltzeko oso interesgarriak.

BULEGO NAGUSIAK - FABRIKA
B Boroa, s/n Apdo. 35
48340 Amorebieta (Bizkaia) ESPAINIA
Tel: +34 94 673 08 58
Fax: +34 94 673 34 54
ilarduya@ilarduya.com

DELEGAZIOA: MADRID
P.L. Cobo Calleja Ponferrada 31
28941 Fuenlabrada (Madrid) ESPAINIA
Tel: +34 91 642 10 25
Fax: +34 91 642 09 97
madrid@ilarduya.com

DELEGAZIOA: BARCELONA
P.L. Can Sunyer N-II Km 592
08740 S. Andrés de la Barca (Barcelona) ESPAINIA
Tel: +34 93 653 04 23
Fax: +34 93 682 18 72
barcelona@ilarduya.com